Loading
Please wait, content is loading

82. KBI

KONTXA BADIAKO IGERIALDIA IGERIALDIA Donostia 2026
Image Title

2026/09/12 DNSS


Kontxa Badiako Igerialdia

Ekitaldia


82 Edizioa

Ur irekiak igeriketa

2026/09/12

Kontxa Badiako igerialdia 1943. urtetik Donostian ospatzen den proba da. Egun, Easo Klubak Nautiko SS Klubaren laguntzarekin batera antolatzen du. Proba hau Gipuzkoako Igerialdien liga osatzen duten bosten artean azkena da eta ibilbidea Kontxako badiari bira ematean datza.

Lasterketa amaitu bezain pronto trofeoak banatuko zaizkie lehen hiru sailkatuei kategori bakoitzean. Sari bereziak izango dira baita.

Image Title

Donostiako igerialdi popularrena

Image Title

Infantil proba

Aurten 11 eta 14 urte bitarteko kirolariek hartuko dute parte. Proba mistoa da, eta neska-mutilek parte hartzen dute aldi berean. Ibilbidea triangelu-formako ibilbide bat da. Irteera nautikoko ontziralekutik egiten da, ezkerretara dauden bi buia inguratzen dira eta itzulerako ibilbidea egiten da. Distantzia, guztira, 740 m-koa da.

natacion primera vez

Ausartzen al zara?

Emakumeok Mugimenduan

Emakumeentzako proba esklusibo bat antolatu dugu, horrelako proba batean parte hartu nahi duten baina orain arte prest egon ez direnentzat. Lehenengo murgilketa bat, distantzia laburrago bat eginez, eta laguntza handiarekin, izan ditzakegun beldurrei aurre egiteko, lehenengo aldiko zirrarari aurre egiteko, segurtasun eta konfiantza ingurune batean.

Image Title
Image Title

Bueltatxo bat emango dugu?

Absoluto proba

Absolutuen proba, berriz, 11.45etan emango dio hasiera eta irteera bi txandatan emango da, 2220 metroko luzera izanik. Izen-emateak kirolprobak.com webgunean egingo dira. Ligan parte hartu eta sailkapen orokorrean sartu nahi duen bakoitzak txip horia eskuratu beharko du. Dortsalak probaren egunean bertan hartu beharko dira Nautikoko ontziratzeko lekuan.

Image Title

KATEGORIAK
ETA SARIAK

Sari eta sari bereziak
egongo dira kategoria bakoitzerako.


Gure
Laguntzaileak

Eskerrik asko
hau posible egin duzuen guztioi.



DOKUMENTUAK
ETA DESKARGAK

Igerialdi
dokumentu garrantzitsuenak deskargatu

Araudi orokorra
Ibilbideak Infantila eta absolutoa
FINA Araudia

Eskerrik
asko!